Gure hiriko eta auzoko tradizio guztietan parte hartzen dugu, besteak beste, San Sebastian egunean, Kaldereroetan, Inauterietan, San Juan suan, San Tomas egunean eta Olentzeroan. Era berean, beste kultur talde batzuekin parte hartzen dugu (Erraldoi eta Buru-handiak, Easo Abesbatza…).

Ikastolarekin, gure tradizioak sustatzeko, elkarrekin lan egiten dugu eta ekitaldi guztietan kolaboratzen dugu.