SINOPSIA

Sasiartean ona

Paseatzen dabilen haur batek zerbait entzuten du. Soinu horrek sasietara gerturarazten du, eta sasi artean zerbait bizirik dagoela konturatzen da.

Lagunei deitzen die, eta haietako batzuek, gogorrenak agian, zapaldu eta akabatu nahi dute, baina ez dute bere helburua lortzen eta joan egiten dira.

Gero neskatxa, izaki horren pena eta dolorea sumatuz, beste lagunekin askatzen saiatzen da baina alferrik da dena: izaki hori ezin da libratu sasi artetik.

Gure haurrak ahaztu egiten dira gertakizunaz eta gureak diren eta ez diren jolasak egiten dituzte.

Biziki hori ipotx bat da eta batzuetan suminduta agertzen da, badago zerbait haurren jolasean haserrarazten duena.

Bat-batean ipotxa, azken saioa eginda, askatu egiten da, eta “Argitxo” dela konturatzean, gure lagunek ongietorria egiten diote.

Haurrek ongi ezagutzen dute “Argitxo”eta hura alaitzeko gehien maite duena oparitzen diote: kultura.

Hala ere, Jaiaren erdian haur batzuk azaltzen dira eta gure ipotxa jipoitzen dute. Argitxok haien laguna ere izan nahi du, beraiekin bizi, jolastu, dantzatu... Alferrikakoa dirudi ipotxaren saiakerak.

Neskatxak bakardadean triste eta burumakur dagoen Argitxo ikusten du. Haurrek neskatxa bidali dute ipotxa altxatzera, ipotxari laguntzera. Besteak ez dira hurbiltzen, agian lotsatuta, agian…

Dena dela gure ipotxak bere bidea jarraituko du euskaraz urratsak emanez, oinez, korrika, kilometroak eginez, ibilaldian edo Sasi artean.

PARTE-HARTZAILEAK

Musikariak: Gero Axularreko musikariak

Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko dantzariak

Soinua: Roberto González

Argia: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta

Jantziak: Ane Martínez

Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga

Musikarien zuzendaria: Juan Ezeiza

Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga