SINOPSIA

lamien basoa

Belateko basoan adarbakar zuri eta beturdina zegoela diote. Bere adarretik edaten zuten guztiak sendatzen zirela ere diote. Pelutxezko Argitxo beso artean zeukan neska bat bere amonak kantatutako ipuina entzuten ari zela loakartzen ari zenean, bere lagunekin jolastera joaten zeneko basoarekin ametsetan ari zela kontatzen dute.Basoan lamia dantzariak zeudela deskubritu zuen, ibaiaren ur gardenetan irristatzen zirenak. Ilargiaren ur gaineko islak liluratzen zituenean beren barrea kutsakorra zen. Magia eguzkiaren lehen izpiekin desagertzen zen, herritarrak basoan barrena lanera zihoaztenean.

Ilargiak irten nahi izan ez zuen gau batean, lamien ordez, izaki erraldoi batzuk irten ziren basotik garrasika, zuhaitzak apurtzen eta loreak sustraietatik atereaz. Izaki haiek ametsetik ere irten ziren eta gure neskak beso artean zeraman pelutxea txikitu zuten.

Orduantxe ulertu zuten guztiek nork lapurtzen zuen egurra, zergatik desagertzen ziren ardiak eta nondik zetorren basoko perretxikoen falta.

Ume, gizon eta emakumeak elkartu ziren beren kontra egiteko. Borroka latza izan zen, baina alferrik. Izaki haiek indartsuegiak ziren beraientzat.

Egunsentian, tximista bailitzen, Adarbakarrak zerua zeharkatu zuen. Irudi disdiratsu hura oraindik ortzean zegoela, basoa estaltzen zuen lainotik, aurreikuspenaren moduan, lamiak azaldu ziren. Beren trebeziaz basatiak gainditu zituzten.

Ametsetik esnatutakoan, neskak ezin izan zuen bere panpina aurkitu. Haren ordez, Argitxo bera zegoen eskuan adarbakarraren adarra zeukala…

EGITARAUA

  • Lur
  • Haurtxoa Seaskan
  • Mirail Aurreko Anderearen dantza
  • Judu Erratua
  • Arku Dantza
  • Eskotix
  • Ihes Betea
  • Zangoluze
  • Xori Erresiñula
  • Bolantak
  • Banako
  • Unikornio urdina
  • Aldapeko
  • Godalet
  • Barkamen Gozoa
  • Fandango
  • Arin Arin
  • Udaberriko Lore Ederra
  • Lamien Basoa

 

BEHARRAK

Musikariak: Gero Axularreko musikariak

Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko dantzariak

Soinua: Roberto González

Argia: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta

Jantziak: Ane Martínez

Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga

Musikarien zuzendaria: Juan Ezeiza

Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga