SINOPSIA

talaia ona 2

Arrantzaleen herri batetik egunero ateratzen ziren oso alai gizonak arrantzara. Bitartean, andreak  sareak  josten,  etxeak  garbitzen  eta  haurrak  zaintzen  gelditzen  ziren zain.

Atseden egunetan jai ederrak izaten zituzten kaian. Halako batean, neska gazte bat itsasontziko kapitainaz maitemindu zen. Lanean zebiltzanean elkarrekin ametsetan pasatzen zituzten egunak. Jai egunetan, berriz, ez zuten hitzik ere egiten; nahikoa zuten elkarri helduta,  begietara begiratuz, ametsetan egon.

Egunsenti batean hots bat entzun zen talaiatik:

“Hor daude. Azaldu dira!”
Arrantzale guztiak atera ziren ohetik txalupetara arrainen bila.Arraunean eta arrantzan ibili ziren egun osoan, baina arratsalde aldera ikaragarrizko arrain  hegats batek jipoitu zuen txalupa. Kapitaina uretara erori zen, eta bertan desagertu zen. Brankatik eta txopatik begiratu zuten; baita istriborretik eta ababorretik ere. Baina, alperrik; gure kapitaina ez zen azaldu.

Txalupak lurra ukitu zuenean, arrantzaleak emazteari musu eman, eta etxera joan ziren. Kaian, txalupa eta neskatila bakarrik gelditu ziren negarrez.

Geroztik, neskatila kaiko talaiara igo eta itsasora begira gelditu zen arratsaldero. Bere ondoan kalatxori bat bakarrik aurkitzen du kantari.

Gauean arrantzale ohi zaharrena talai dorrera igo zen zerbait ikusiko ote. Kresalaren usain artean izpi bat ikusi zuen itsasaldera. Birikak haizez bete eta garrasia bota zuen:

“Hor dago. Hor dago!”

Herritarrek salabardoak hartu  eta  itsasora atera ziren. Handik eta hemendik bilatu zuten, olatuen apar tartean ere. Ezer ez. “Agurearen ilusio bat izango da”, marmaratu zuten gazteek. Isil-isilik, kaira itzuli ziren. Bertan, beti bezala, kalatxoria ikusi zuten neskatilaren ondoan. Txalupa finkatzean haize bolada bat altxatu, kalatxoria desagertu eta bere lekuan kapitaina agertu zen.

EGITARAUA

  • Atzo goizean
  • Belauntxingo
  • Kaskarot
  • Arin-arina
  • Fandangoa
  • Argisari Ederra
  • Binakoa
  • Gure Jaun kapitaina
  • Amodio Krudela
  • Alostorrea
  • Brokel-dantza
  • Biluzik azkenean
  • Agurra
  • Gaztelugatxe
  • Erromeria

 

BEHARRAK

Musikariak: Gero Axularreko musikariak

Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko dantzariak

Soinua: Roberto González

Argia: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta

Jantziak: Ane Martínez

Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga

Musikarien zuzendaria: Andoni Iparragirre

Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga