KOKAPENA

argizaiola

Jakintsuek diotenez historia errepikatu egiten da. Sasi Artean, Lamien Basoa, Talaia eta Xereta  ikuskizunak plazaratu ondoren, GERO AXULARek  “Argizaiola”, ikuskizun berria estreinako du,  2004. urtean hasitako lanari jarraipena eman nahian. Epe honetan gure dantzak Frantzia, Belgika, Alemania, Portugal, Gales, Eskozia, Hungaria, Serbia, Kroazia, Bosnia, Polonia eta Italian aurkeztu ditugu.

Argizaiola istorioa XIX eta XX. mende artean kokatzen da, gerra eta istilu zibilak tartean.  Mendian   eta  herrian,  jaietan eta lanean, bizitzaren zikloa ixten duena. Gizakien  istorioa eta  herriaren istorioa nahastuta. Hobe  jakintsuek huts egingo  balute.

SINOPSIA

Bere haurtzaroa ondo du gogoan:  bera, azken ikazkinaren semea. Txikitan basora joaten zen aitarekin, egurra bildu ondoren aitak enborrak txikitzen zituen bitartean,  aitak  egindako txondor  txiki  batean ezkutatzen zen, hura zen bere txabola, bere ezkutalekua. Haren barruan bere altxorrak: bidean aurkitutako txorimalo bat eta amonak emandako  argizaiola.

Bere  gaztealdiko udarak aitari laguntzen pasa zituen, ikatza banatzen,  herritik basora eta basotik herrira,  jolasteko txabola hura  aproposa zen zahatoa freskatzeko. Urteak aurrera, aita  hilda eta herrira jaitsi zen lanera.   Han bizi zen bakarrik, seme alabak  Ameriketara joanak baitziren, lanera beraiek  ere.

Astero  azokara  joatea zen bere ohitura. Apirilaren 27an korrika atera behar izan zuten merkatutik,  zerutik tximistak erori ziren eta sutan esnatu zen herri osoa. Basora joan zen txikitako txondorrean aterpetzera, baina hura ere erreta zegoen, dena hautsa,  beltza. Belaunikatu  zen,  hautsa astindu eta txorimaloaren  eskuetan argizaiola piztuta azaldu zen.

EGITARAUA

Zopizartu

  • Txorimaloak
  • Ote-jotzea
  • Zubiri zubiri
  • Makil ahuena
  • Z. gera
  • Uztai haundi

Egurra Moztu

  • Argizaiola
  • XII nako
  • Txondorra
  • Billantzikoa

Garoz estali

  • Erregelak
  • Banako zarra
  • Arratia
  • Gernika
  • Ixiltasuna
  • Ezpatak

Piztu

  • Aurrez aurre
  • Ikastolen ereserkia
  • Lesaka
  • Klake ariñ
  • Fandango
  • Ariñ ariñ

 

PARTE-HARTZAILEAK

Musikariak: Gero Axularreko musikariak

Dantzariak: Gero Axular dantza taldeko dantzariak

Soinua: Roberto González

Argia: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta

Jantziak: Ane Martínez

Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga

Musikarien zuzendaria: Lara Mitxelena

Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga