Gero Axular Donostiako dantzari gazteek osatzen duten dantza talde bat da. Euskal kultura sustatzea du helburu, folklore tradizionalarekiko interesa piztuz zein ikuskizun berritzaileak eskainiz, betiere euskal dantza tradizionaletan oinarrituta.

Guztira sei ikuskizun original sortu ditugu: «Sasi Artean», «Lamien Basoa», «Talaia», «Xereta», «Argizaiola» eta «Itzal Galdua». Eta orain, gure ikuskizun berria aurkezteko prest gaude, «Agorrila» izenekoa.

Proposamen eszeniko hauetan dantza tradizionalak eguneratzen dira, eta dantza eta musika modernoekin edo beste kultura batzuetatik hartutakoekin aberasten dira.

Ikuskizun horietan guztietan, batu egiten dira eszenografia landua, zuzeneko musika eta argiak, istorioari zentzua eta erritmoa emateko helburuarekin. Dantzak teknikarekin zein emozio handiarekin egiten dira, hori behar baitu tradizioa arte eszenikoen gaur egungo ikuskerara eraman nahi duen ikuskizun batek. Nabarmentzekoa da giropena eta jantziak arretaz eta mimoz zaintzen direla.

Ikuslegoari erakargarria suerta dakiokeen ikuskizun bat eskaintzen dugu, non 60 dantzarik parte hartzen duen eta musika zuzenean jotzen den. Horiek guztiak Juan Luis Unzurrunzagaren zuzendaritzapean daude, Geroko irakasle eta koreografien sortzaile ere dena.

SINOPSIA

XIX. mendearen hasieran Frantziako Gobernuko Justizia Ministroak –Joseph Garat lapurtarra zen bera– proiektu bat garatu zuen zazpi euskal lurraldeak “Fenizia Berria” izenez bataiatzea proposatzen zuen estatu izaerako entitate administratibo batean elkartzeko. Alabaina, garai hartan bizi izan ziren gertakari nahasiek galarazi zuten proiektu hau azken bururaino eramatea.