Gizonezkoek txapela erabiltzen zuten beti, eta hiru kolorekoa izan zitekeen: beltza, urdina edo gorria.

txapela

 

Emakumezkoek ilea jasotzen zuten beti, eta zapiak hainbat motatakoak izan zitezkeen:

  • Alargunek zapi beltza erabiltzen zuten
  • Haurrek eta ezkongabeek zapi koloretsuak jartzen zituzten: loredunak, marradunak, tantodunak…(ez zuten beti zapia jartzen)
  • Ezkonduek zapi zuria erabiltzen zuten

 

zapi bajo

 

Beharbada zaila dirudi zapia jartzea, baina praktika pixka bat besterik ez da behar.

Bideo honetan, zapia nola jarri erakutsiko dizuegu: