Emakumeak bi eratara jantz dezakete goialdea: txanbrarekin edo atorra eta gerruntzearekin.

Txanbra
Lortzen zituzten oihalekin gustuko zuten erako blusa egiten zuten: mahuka harroak, estuak edo zabalak, kanezuarekin, alozekin, laukidunak, marradunak… biesak edo zintak ere jar zitzaketen, baina txanbra gonaren gainetik janzteko blusa zabala zen, eta gerrian estutzen zen mantalarekin.
Neguan, hotzetik babesteko, pañozko jaka lasai bat egiten zuten; eta, apaintzeko, zapi bat jartzen zuten lepoan.
Txanbraren gainean kaiku bat jantz zezaketen (artilearekin ehundutako jaka).

blusa


Atorra eta gerruntzea

Garaiko emakumeek erabiltzen zuten barruko jantzia da gerruntzea (ez txalekoa). Etxean zituzten oihal zatiekin egiten zituzten, horregatik izan ohi dira koloredunak. Lokarri bidez estutzen zen gorputzera, baina aurrealdean atorra ikusten zen, 3 cm inguru.
Gerruntzearen azpian barruko atorra zeramaten: harizkoa eta leporik gabea. Lepoaren akabera hari urdin edo gorriarekin apain zezaketen. Atorrak zabalak dira, mahukak zabalak dituzte, eta lepoa, estua. Mahuketako oihala goialdean eta eskumuturretan jasotzen zen, abaraska eran, hari zuri, gorri edo urdinarekin. Atorrak ezin dira gonaren gainetik jantzi, ez eta gerruntze edo jipoirik gabe ere, ez baitute horrela janzteko akabera egokia.

Blusas y corpiñosManga blusa
Jipoia
Atorraren eta gerruntzearen gainean, jipoia janzten zuten; alegia, mahuka eta gorputz estuko jaka. Lokarri bidez lotzen zen, eta aurrealdea irekita geratzen zen (3 cm inguru) eta atorra ikus zitekeen. Lepoan zapi inprimatu bat janzten zuten, apaintzeko.


jubón


Bi kasuetan
Sorbaldetan zapi bat eraman zezaketen, baina ez zuten korapilo batez lotzen, baizik eta paparreko orratz batekin heltzen zuten edo muturrak mantalaren barrutik sartzen zituzten (beraz, ez ziren txikiak).
Neguan, hotz handiko egunetan, mantoi handiak erabiltzen zituzten, gorputz osoa estaltzeko. Hainbat eratakoa izan zitezkeen: franelazkoak, pañozkoak, marrazki koloredunekin, kaxmirdunak, marradunak… garai hartan topatu zezaketena, alegia.

Argibide bat
Ator koloreduna, inprimatua edo lisoa, lepoduna, puntillekin apainduak… ez dira inoiz gerruntzearekin janzten.