Gure helburua euskal kultura bultzatzea da, dantzaren eta musikaren alorretan bereziki.

Horretarako, askotariko ekintzak antolatzen ditugu:

  • Haur eta helduentzako dantza-ikastaroak
  • Tradiziozko dantzen emanaldiak
  • Argi-, soinu- eta dantza-ikuskizunak, tradiziozko urratsetan oinarrituriko koreografiez osatuak
  • Dantza-tailerrak
  • Tradiziozko dantzen emanaldiak kongresu, ezkontza eta era guztietako ospakizunetan