Bezeroari gure ikuskizunaren kontratazioa errazteko, bi sare hauen barruan gaude:

  • Euskadiko Antzoki Sarea: Euskadiko ia espazio eszeniko guztiak biltzen dituen sarea da, bere 51 antzokiekin gure herriko txoko guztietara heltzen dena. 2017an, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen duen eta Sareak koordinatzen duen Dantza Zirkuituaren barnean gaude.
  • Redescena: Titulartasun Publikoko Antzoki, Entzunareto, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sarea.

Gure produktu izarra formatu handiko ikuskizunak dira. Bertan 60 dantzarik eta 8 musikok parte hartzen dute; haiei esker eta eszenografiak eta jantziek lagunduta, Euskal Herrian inspiratutako istorioak islatzen ditugu.

Gainera, edozein entitatek, erakundek eta abarrek beren gustuko eta neurrira eginiko folklore tradizionaleko proiektuak garatu ditzakegu, haien beharretara egokitzen garelako eta arazorik gabe gauzatzeko aholku pertsonalizatuak eta laguntza eskaintzen dugulako. Horretarako, Juan Luis Unzurrunzagaren esperientzia eta ezagutza artistiko eta koreografikoak ditugu. Gure taldeko irakasle, koreografo, gure ikuskizun guztien egile eta zuzendari ere da.

Informazio gehiago nahi izanez gero: info@geroaxular.com

Kontratazioa