Martxoaren 25ean Itzal Galdua ikuskizunari agur esan genion, eta dagoeneko ikuskizun berriaren estreinaldirako eguna daukagu. Maiatzaren 28an 20:00etan izango da, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Agorrila XIX. mendeko Donostiako Alde Zaharrean kokatzen da, hiria tropa frantsesen esku zegoenean.

Ikuskizuna hiri inbadituan eta suntsituan sortutako maitasun istorio batean oinarritzen da; tristura, amorru eta ezintasunez betetako giroan, nahiz eta Donostia berri bat eraikitzeko ilusioa eta adorea nabarmentzen diren.

Agorrila gure koreografo Juan Luis Unzurrunzagak sortutako zazpigarren ikuskizuna da. Ordu bat eta 25 minutuko iraupena du eta 23 koreografia eta 23 abesti ditu, horietako batzuk ikuskizunerako bereziki konposatuak.

Apirila eta maiatzean zehar,  Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean egingo ditugu azken entseguak, maiatzaren 28rako dena prest izateko.


Sarrerak dagoeneko salgai daude, klikatu hemen erosteko.

contentmap_plugin