Otsailaren 3an, 18:00etan, Geroko dantzariek Groseko Kaldereroetan parte hartuko dute. Sagueseko plazan elkartuko dira, eta handik desfilean irtengo dira Groseko kaleetan zehar, Txofreko enparantzara iritsi arte.


Hungariar Kaldereroen lehen konpartsak 1884ko otsailaren 2an desfilatu zuen, Kandelariaren egunean, hain zuzen. Garai oparoak izan zituzten Kaldereroek, baita gorabeherak ere. Azkenean, 60ko harmakadatik aurrera hasi ziren erregulartasunez ospatzen.

Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsa 1985ean sortu zuten auzoko bizilagunek. Konpartsa XIX. mendeko donostiarren bizimoduan oinarritzen da. Musika Raimundo Sarriegik idatzia da, letrak, aldiz, Victoriano Iraola (euskaraz) eta Adolfo Combarenak (gaztelaniaz) dira.

Zaldi eta gurdien alboetan, neska-mutilak ateratzen dira desfilean, hungariarrez mozorrotuak. Gizonezkoek galtza eta jaka ilunak janzten dituzte, bai eta bota luzeak, kapela zabalak eta lepokoak ere. Emakumezkoek aldiz, gona koloretsuak eramaten dituzte; buruan zapia eramaten dute, txanponez apainduta. Eta guztiek markatzen dute musika zartagin edo panderetekin.

 

BEGI URDIN BAT

Famaren hotsak goititutzen du merezi duen herria,
Zeru txiki bat dirudiena hala da gustagarria;
Lehengoko zaharra txukun txukuna, eder, alaia berria,
etzaigu penik behin ere joango lehenago ez etorria
.

Begi urdin bat begira dago algaraz leiho batetik.
Beste beltzeran, tentatzailea txeletan berriz bestetik.

Zoramen hauek maite ditugu bihotzen erdi erditik.
Ez gara joango hoiek lajata gehiago Donostiatik.

 

 

contentmap_plugin