2017ko San Tomas egunean (abenduak 21, osteguna) Donostia/San Sebastián Festak eta GERO AXULAR dantza-taldeak elkarlanean, San Tomas eguneko baserritar-jantzien lehiaketaren lehen edizioa antolatu dute Gipuzkoa Plazan.


Eguna: abenduak 21, osteguna 
Tokia: Gipuzkoa Plazan, GEROren saltokiaren aurrean 
Ordutegia: 12:00-13:15

Haurrak: 12:00-12:30
Helduak: 12:45-13:15
Sari-banaketa: 13:45

Parte-hartzaileen kopurua: 60 kategoria bakoitzeko (120 guztira).

Oinarriak

Izena emateko inprimakia

Dokumentua deskargatu, inprimatu, bete eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali edo Gipuzkoa Plazan bertan eman izena lehiaketaren aurretik


Lehiaketaren helburua da baserritarrek lanerako zein egun berezietan ekitaldietara joan edo kalera jaisteko erabiltzen zituzten jantzien edertasuna eta aniztasuna erakustea, eta herritarrak animatzea egunpasa ederra egin dezaten jantzi horiek soinean dituztela, betiere, jatorrizko diseinuak eta erabilerak arretaz eta begirunez zainduta.

Era berean, tradiziotik datorkigun ondarea berreskuratu eta aldarrikatu ere egin nahi da, gogoraraziz jantzi tradizional horiek Euskal Herri osoko eta, bereziki, Donostiako eta donostiarren historiaren eta identitate kulturalaren ikurretako bat ere badirela.

Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da aurrez dela internet bidez, dela lehiaketaren aurretik, Gipuzkoa Plazan bertan. Adituen epaimahai batek erabakiko du zein diren saria eskuratuko duten lehiakideak.

Hauek dira kontuan hartuko diren alderdiak: jantziaren diseinua, materialak, oinetakoak, osagarriak… Bereziki hartuko da aintzat jantziaren egokitasuna, hau da, San Tomas eta antzeko jaietan tradizioz eraman izan diren jantziekin bat etortzea.

Lehiaketa eguerdiko 12:00-13:15 bitartean egingo da Gipuzkoa Plazan (parte-hartzaileak lehiaketa hasi baino 10 minutu lehenago egon beharko dira bertan). Eta sari-banaketa 13:45ean egingo da. Ekitaldiaren aurkezlea Anjel Alkain komunikatzaile ezaguna izango da.

Jarraian, lehiaketan parte hartzeko informazio osagarria emango dizuegu. Horrez gain, lehiaketaren oinarriak eta izena emateko inprimakia aurkituko dituzue:

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure babesle guztiei: Almacenes la Bretxa, Aquarium, Art Estilistas, Asun Domínguez, Casa Múgica, Donostiako Udala, Etxeberria Sagardotegia, Garikano zapatadenda, Eder Centro de Labores, El Diario Vasco, El Txuri, Embutidos Fernández, Eskulanen Etxea, Estrada alpargata-denda, Idoia Odriozola, IPAR, arte grafikoen tailerra, Josi 'ta Josi, Kilo Gran Vía, Kiloka, La Bretxa, La Tienda del Bordado, Mercería La Rueca, Muchas Telas, Real Sociedad Fundazioa, San Sebastián Shops, The Good Cider of San Sebastian.