Gero Axular Dantza Taldeak Easo Abesbatzarekin batera ospatu zuen EASO Eskolaniaren 25. urteurrena


Abuztuaren 30ean egin zen 2017ko Euskal Jaien aurkezpena Donostiako Udaletxean, eta bertan zeuden gure taldearen zuzendari Juan Luis Unzurrunzaga eta Easo Abesbatzako Javier Oyarzun, abesbatzaren burua, eta Gorka Miranda, Eskolaniaren zuzendaria.

Donostiako Euskal Jaiek merezi duten bezala ospatzeko, Easo Eskolaniaren eta Gero Axular Dantza Taldearen artean emanaldi berezi bat prestatu genuen.

Hilabete ugari eman genituen lanean; abestiak abesbatzera moldatu zituzten gure musikariek, eta entsegu ugari egin genuen bai guk eta bai abesbatzak ere.

Euskal Jaien kutsua mantentzeko, euskal kanta herrikoiez osatutako ikuskizunean, abesbatzak publikoa kantatzen jarri zuen, eta Gero Axularrek, kanta horiek dantzatu zituen aurreko ikuskizunetako koreografiak berreskuratuz.

easo belauniko

Eguraldiak ez zuen lagundu, baina gogo eta ilusio handiz prestatu genuen ikuskizuna aurrera atera genuen.

Eta nola ez, publikoari eskertu nahi diogu bertan geratu izana!

Argazki gehiago ikusteko, klik egin hemen.

euria

contentmap_plugin