Atzo agur erraldoia eman genion Aste Nagusiari. Konstituzio Plaza musikaz, dantzaz eta kolorez bete genuen Itzurun Elkarteko buruhandi eta erraldoiekin batera.

Atzo eskaini genuen ikuskizuna, denbora luzez prestatu dugun ikuskizuna da. Itzurun Elkarteko arduraduna, Antxon Gisasola, Geroko koreografo Juan Luis Unzurrunzagarekin jarri zen harremanetan Donostiako Aste Nagusiko agur-ekitaldian eskaintzeko ikuskizun polit bat prestatzeko

Hautatu genituen koreografiak gure publikoan pentsatuz egin genuen, dantzak laguntzen zituzten abestiak guztiok ezagutzen ditugun eta hunkitzen gaituzten abestiak baitziren.

Ikuskizun berezi hau lan eta ahalegin handiren emaitza izan da. Udan zehar, Frantzia eta Alemaniara egin ditugun bidaiak eta horiek prestatzeko entseguak nahiz Aste Nagusian eskaini ditugun Agorrila ikuskizuneko eta buruhandi eta erraldoiekin batera prestatutako ikuskizunerako entseguak egin ditugu.

Hemen klikatuz, gure argazkilari Asun Mateoren argazkiak ikusi ahal izango dituzu, eta hemen ikuskizunaren bideoa duzu.

Eta… lanean jarraituko dugu! Orain, Le Rouget (Frantzia) eta Karlsruhe (Alemania) herrietan eskainiko ditugun emanaldiak prestatu behar ditugu, bai eta irailaren 9an Easo Abesbatzarekin batera prestatuko dugun emanaldia ere.

contentmap_plugin