Uda atseden hartzeko den arren, taldeak lanean eman ditu azken bi hilabeteak. Gure dantzari eta musikariak Europan zehar ibili dira euskal kultura zabaltzen, beste herrialdetako kulturez ikasten eta lagun berriak egiten.

Lehenengo bi jaialdiak Alemanian izan ziren, Rudolstadt eta Ribnitz-Damgarten hirietan. Azken jaialdia, aldiz, Castres hirian, Frantzian.

Donostiara iritsi eta lanean jarraitu dugu, izan ere, urtero bezala, Donostiako Aste Nagusian parte hartuko dugu. Gainera, aurten, bi emanaldi eskainiko ditugu!

AGORRILA
Non: Konstituzio Enparantzan
Noiz: abuztuak 14, 20:00etan

Emanaldia Itzurun Elkarteko buruhandi eta erraldoiekin
Non: Konstituzio Enparantzan
Noiz: abuztuak 19, 20:00etan

contentmap_plugin