Ikasturtea amaitzear dago, eta hori dela eta, datorren larunbatean, ekainaren 3an, ikastolaren eguna ospatuko da.

12:30etan, frontoian egingo dugu ikasturte amaierako emanaldia. Haur Hezkuntzatik hasita DBH 2. maila arteko ikasleek ikasturte honetan euskal dantzako eskolaz kanpoko klaseetan ikasitako guztia erakutsiko digute. Baina haiek ez dira bakarrak izango, gure gurasoek ere erakutsiko digute ikasi dutena.

Txosna irekita egongo da egun osoan zehar. Bertan biltzen dugun diruak udako bidaien zati bat eta Agorrila ikuskizun berria ordaintzen lagunduko digu.

 

Ikastolan ikusiko dugu elkar!

 

 

contentmap_plugin